M15k zapaturako manifestazinoa deitu dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 15a, 00:00

Zapatuan izango da Jesusen Bihotzaren plazatik urtenda. M-15 plataformak uste dau zorpetze publikoaren arrazoia ez dala larregizko gizarte gastua. Euren eretxian zor publikoa banku pribaduen finantziazinoa baino ez da. Mogimendu honen ustetan langabeziak eta pobreziak zigortutako jendartearen zati bati bildurra sortarazten deutsie presino talde handiek. Adibidez migratzaileak atxakiatzat erabilten dira eta inbaditzaileak dirala esaten jake. Aldarrikapenak hedatzeko zapatuko manifestazinora deitu dabez herritarrak. Hitzordua, arratsaldeko 18:00etan Bilbon. M-15 mogimendua orain dala hiru urte sortu zan gaurkolako egun baten. 2011tik hona alderdi politikoengakao jarrerea zelan aldatu dan azaldu deusku Mikel Masak.

 

Osorik irakurri