Zeanurin jente asko batu da, gaur, San Isidrok eta eguraldi ederrak erakarrita. Baserritarren eguna da gaur. Zeanurin, 33.ez egin dabe abere, artisautza eta baserriko produktuen azokea. Eguraldi ederrak lagunduta jente asko batu da, 52 erakustokien inguruan. Felipe Agirrezabala Zeanuriko Nekazaritza zinegotziak emon deuskuz azalpenak. Aurten lehenengoz, Mixel Lekuona gazta lehiaketea eratu dabe. Bibiñe Pujana zeanuriztarrak azaldu deskunez, Lekuonak hartu-emon handia izan ebala udalerriagaz. Abadea eta baserritarra zan. Zeanurin, 12 bat baserritar dagoz abeltzaintzatik edo nekazaritzatik bizi diranak. Abeltzainen artean, Jabier Txarterina topau dogu. Ganadu oso ona dagoela esan deusku, baina etorkizuna ilun ikusten dau. Jai giroak arratsaldean be segiduko dau Zeanurin. Besteak beste, idi eta andra probak daukiez arratsaldeko seiretan.