Interneten eguna da maiatzaren 17. hau. Batean eta bestean ekitaldiak antolatu dabez eta EHUk esate baterako ume eta gazteengan ipini gura izan dau arretea. 'Internet eguna, olgetan ikasi' lelopean hainbat tailer eratu dabez.
Goizeko 11etan hasi eta eguerdiko 14etara bitartean Bizkaia Aretoa familien topagune bilatu gura izan dabe. 3 eta 14 urte arteko umeei eskeinitako ekitaldiak dira baina gurasoen inplikazinoa be gura dabe.
Horrez ganera, birziklatutako ordenagailuak erosteko aukerea be egongo da Bizkaia Aretoan.
Interneteri bildurrik euki behar ez jakola eta sarean ibilten ikasi behar dogula esan deusku Bizkaia Irratian Miren Gabantxok, EHUko Bizkaiko Campuseko zabalkuntza zuzendariak.