Krisiak arkeologoei eta paleontologoei be eragin deutse

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 20a, 08:00

Krisi ekonomikoak paleontologian be eragina dauka. Euskal Herrian profesionalek dinoenez badago zer ikertu eta non lan egin, baina lan egin ahal izateko dirua falta da. Jone Castaños paleontologoa izan dogu Lau Haizetara irratsaioan. Bost urte daroaz paleontologo moduan beharrean. Eta berak aitortu deusku oso gatxa dala paleontologiaz bizitzea. Oinarrizko ikerkuntza danez dirurik ez dagoanean, hortik kentzen dala dino Castañosek, eta Euskal Herrian aztarnategi asko izan arren, kanpora joan behar izaten dala. Ikerlariaren bidea gaur egun beka deialdietara aurkeztea dala esan deusku Castañosek.
 

Osorik irakurri