Ezkerraldeko hainbat emakume alkartek agerraldia egin dabe gaur "Emakumeok baditugu arrazoi osasuntsuak kexatzeko" lelopean. Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren nazinoarteko eguna izango da eta euren kezkak azaldu ditue. Besteak beste prebentzinorako araketa ginekologikoak egitea aldarrikatzen dabe, aldian aldian. Ezkerraldeko emakume taldeen arabera, gero eta murrizketa gehiago egiten da osasun arloan be eta horrek eragin kaltegarria dauka.