Gaur landatu dabe ONCE Fundazinoak, Bilboko udalak eta La Pureza de Maria ikastetxeko ikasleek. Zemendiaren hamaikagarrena Ilusinoaren egun izentetako eskatzeko ekimena izan da, besteak beste. ONCEk eta bere Fundazinoak eratutako eskola lehiaketan parte hartu daben 100.000 ikasleek emondako 20.000 ideietan oinarritutako testua prestau dabe. Testu honentzako atxikikendua eskatuko deutse Erkidegoko, Estaduko eta Europako erakundeei. Helburua Ilusinoaren eguna sortzea da.