Zeberion maiatzaren 29an Japoniatik datorren bocashi solorako ongarri barria zelan egiten dan ikasteko tailerra egingo dabe.
Hitzordua datorren asteko eguenean Zeberion goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da. Orturako ongarri barri honen ezaugarriak zeintzuk diran azaldu deusku Unai Aranagurenek, EHNE Bizkaia sindikatuko kideak. Tailerraren ostean prozesu agroekologikoan dagozan negutegietara bisitea egingo da. Izena emoteko EHNE Bizkaia sindikatura deituta edo emailez nahikoa izango da.
Ongarri barri honen ideia Japoniatik Euskal Herrira zelan etorri dan azaldu deusku Unai Arangurenek.