25 urte bete dauz Berbaro alkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko mai. 24a, 00:00

Egun osoko jaia egin dabe ospatzeko. Maite Berriozabalek, Berbaroko kudeatzaileak, Bizkaia Irratian gogoratu dauanez, euskerearen erabilera eskasak arduratuta sortu eben alkartea. Gaur egun egoerea hobeto dagoala esan deusku Berriozabalek baina hondino asko dago egiteko eta aurrera begira gazteengana hurbiltzea da euren asmoa. Horretarako herriko gainontzeko alkarteekaz be alkarlanean dabilz. Parte hartze prozesu bat be zabalik daukie. 

25. urteurrena dala eta irudia eta logoa be barriztau dauz Berbaro alkarteak.

Osorik irakurri