Garbia eta jasangarria izatea gura dabe aurtongoa eta "Erronka Garbia" ekimena martxan ipini dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak , Ikastolen Elkarteagaz lankidetzan. Jaialdi horretan egingo dabe lehenengoz, eta aurrerantzean ekitaldi jentetsu danetan egitea da asmoa. Ibilaldia lako ekimenetan jente asko batzen da eta zikineria asko sortzen da: garraio publikoa erabili ezik ingurumenari egiten jakon kaltea, zabor asko eta abar. Jenteak horren kontzientzia hartzea gura da, eta zaborra sailkatzeko zein berzikletako erreztasunak emotea. Edukononi ugari ipinio dabe domekan Gernika-Lumon, esku-eskura. Erronka Garbia jente asko batzen dan ekimenetan ipiniko dabe martxan aurrerantzean. Horrez gain dekalogo bat egin dabe, eta eskolaumeekin lantzeko asmoa be badago.