"Lehenbizi bizi!" lelopean, krisiaren ondorioz kaltetutakoak gogoan hartuta egingo dabe ospakizuna Anjel Mari Unzueta Bikario Nagusiak azaldu deuskunez. Barikuko egitarauari begiratuta, goiza, eskola umeei eskeinitakoa izango da. Tailerrak egongo dira eta baita urteroko ibilaldia be.