Comenius izeneko programan hartu dabe parte Arrigorriagako Herri Ikastetxeko ikasleek. Turkia, Polonia eta Italiako eskolekin egin ditue trukeak. Holan ba, hemengo ikasleak hara joan dira eta trukean bertakoak hemen egon dira. 2012an hasi eben ezagutzen eta esperientzien truke hau, eta aurton amaitzen da. Ikastetxea eta familiak gustura dagoz esperientzia honegaz.