Bilbon, mila ikasle inguruk hartu dabe parte, Elizbarrutiaren Alkartasun Zeinuan. Lehenbizi Bizi lelopean eratu dau aurtengo Alkartasun Zeinua Bilboko Elizbarrutiak. Ekonomia neoliberal honek hil egiten dauela-ta salatu dabe, lehenengoa pertsonea dala. Mario Izeta Bilboko gotzainak egin dau berba ekitaldiaren hasieran.
Goizean, ikasleak izan dira protagonista. Mila inguru batu dira, eta Arriagako plazatik Kasilda Iturrizar parkerako ibilaldia egin dabe. Gotzaina eurakin dala. Baina, tailerrak be izan ditue, ekonomiaren beste ikuspegi humanoago bat lantzeko. Esther Crespo Gazte Pastoraltzako langileak azaldu deuskunez, oso ondo joan dira. Briziklapena ezeze, banka etikoa be landu dabe. Arratsaldean, nagusien txandea izango da. Alkartasun Zeinuan parte hartu gura dauenak Indautxuko Karmengo Aman dauka ordua, zazpi terdietan.