Eibarren egun handia izango da gaur, zapatuz. Lehen mailarako igoerea ospatuko dau herriak. Gaur jokatuko dau ligako azken aurreko partidua Lugoren aurka. Behin igoerea lortuta eta lider parauta, ospakizun giroa eukiko dau partiduak. Iluntzeko zazpiretan izango da. Aurretik makina bat ospakizun eratu ditue. Bizkaia Irratia eguenean egon zan Eibarren. Hainbat konbidadu izan genduzan Lau Haizetara saioan, eta poz-pozik topau genduan herria. Kirol Jokoaren egoitzan oso ondo hartu ginduezan. Mari Jose Telletxea zinegotzia, Ana Aranberri merkatarien ordezkaria, Mikel Martija Eibar Futbol Taldearen harrobiko arduraduna eta Unai Artetxe Kirol Jokoako ordezkariagaz egon ginan. Herrian bizi poza zabaldu dala esan deuskue. Gaur, goi-goitik ospatuko dabe igoerea Eibarren.