Ibilaldian eta Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo da bihar Bizkaia Irratia.
Gernikako Seber Altube ikastoleak dauka aurten Ibilaldia antolatzearen ardurea. ‘Euskararen bihozfera’ lelopean antolatu dabe jaia. Adin guztientzako aproposa dan egitaraua prestau dabe lau gunetan banatuta. Aurten Ibilaldiko omenaldian euskalkiak izango dira protagonista nagusi.
Euskal Eskola Publikoaren jaia barriz Balmasedan izango da. Han be, adin guztientzat aproposa dan egitaraua prestau dabe lau gunetan banatuta.
Bai batean eta bai bestean garraio publikoa erabiltearen aldeko deia egin dabe eta besteak beste tren zerbitzu bereziak eskeiniko dabez Euskotrenek eta Renfek.
Arduraz jokatzea, ez kutsatzea edo jaiaz modu jasangarrian disfrutetea dira Ibilaldiko eta Euskal Eskola Publikoko antolatzaileen gomendioak.