50 urte bete ditu Lekeitioko Resurrección Maria Azkue ikastoleak. Sei ikaslegaz hasi eban ibilbidea euskerearentzako garai latzetan. Lokal batean lehenengo urtean, lekuz aldatzen joan ziran hurrengo urteetan eta 1980tik dagoz gaur egungo tokian. Orain arte ospakizun ekitaldiak egin ditue, eta bagilaren 13tik 15era bitarteko astegoienerako be makina bat gauza eratu dabe.