Bizkaian sortutako kolektiboa da Haize Berria, genero indarkeria egoeraren bat bizi izandakoei laguntzeko. Erakundeek bete ezin daben hutsunea beteko jaio zan orain dala lau bost urte. Babesa, hurbiltasuna...eskaintzea da euron helburu nagusia. Biktimeari entzutea, berba egitea eta berba egiten iztea. Instituzinoek eskaini ezin daben hurbiltasun hori emoten dabe.