Horrexenbeste ikaslegaz lanten da bertsolaritzea lbehintzat uriburuko 27 eskolatan. Gaur bertso topaketea egin dabe Bilborock-en, Bertsozale alkartearen eskutik. Danentzako lekurik ez eta hiru egon dira gaurkoan: El Salvador Maristak, Deustuko eskolea eta Zurabarangoa. Danetara 32 ikastetxek lantzen dabe bertsolaritzea, Bilboko udalak lagundutako programan. 2.000 gazte danetara. 27 urte daroez ekimen honegaz, eta fruituak ikusten hasi diranez jarraitzeko asmoa dabe. Eskola horreetako askotatik etorten dira Bizkaia Irratira Zortziko Txikia saioan parte hartzera.