Koroideremiaren eraginez bistea galtzen hasita dagoz Fran eta Amaiaren semeak Mungian. Begiko zikinera garbitzeko genea falta dabe, eta ondorioz itsutzen hasita dagoz. Alabea be euki badaukie, baina emakumezkoek ez dabe gaisotasuna garatzen, garratzaiatzaileak izaten dira. Koroideremiaren inguruko ikerketea egiten dabilz Frantzian eta nahiko aurreratuta dagoz, baina dirua behar dabe aurrekontua osotzeko. Horrexegaitik antolatu dabe alkartasun jaia datorren asteko barikurako, bagilaren 13rako. Zornotzako sagardotegian egingo dabe. Sagardotegiko menuaz gain, zozketak be egongo dira bertan batzen diranean artean.