Santutxuko Berrio- Otxoa ikastetxean dago gobernuz kanpoko erakunde hau. Izenak berak dinoanez, Hego Ameriketara bideratzen dabe euren laguntzea. Batez be Bolivian eta Txilen daukiez proiektuak martxan. Hezkuntza arlokoak dira gehienak.
Aurtengoa azoka solidarioaren hamabosgarren edizinoa izango da eta barrikuntza lez, Hegoaldeko Sudanerako batuko dabe laguntzea. Lehen hezkuntzako eskolea eraiki gura dabe bertan.
Berrio-Otxoa ikastetxean bertan izango da azoka solidarioa. Bertan enpresa desbardinek emondako produktuak erosi ahal izango dira. Danak dira produktu barriak.
Azoka solidarioa arratsaldeko 17etan hasiko da Berrio-Otxoa ikastetxean.