Urkiola, jentez gainezka

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko eka. 13a, 00:00

Jente asko batu da Urkiolan, eguraldi onak eta San Antoniok erakarrita. Santutegia bete-beteta egon da goizeko hamarretatik aurrera, orduroko mezakaitik. Mario Izeta Bilboko gotzainak hamabietakoa emon dau. Hamarretakoa, Joseba Legarzak. Legarzagaz egin dogu berba Lau Haizetara saioan. Kanpoan, ohitureari eutsita, hainbat pertsona harriari bueltak emoten. Jai giroa izan da nagusi. Abere azokan, 120 buru inguru, zaldi eta behi artean. Zer erosi be ez da falta izan.  Narrukiak, apaingarriak, gaztaia, txarrikiak, antxoak, ogia, pastelak… 

 

Osorik irakurri