Baltzolako kobak eta ingurua parke natural izentetako bidea hasi dabe. Rafa Ugalde Dimako alkateak esan deusku izendapenak babesa emongo deutsala alde horri. Dimako Udalak, 2010ean erosi zituan kobea eta ingurua. Helburua babestea zan, eta orain beste pauso bat egingo dabe parke natural izentauta. Kobazuloa habitat zaindu beharrekoa dala esan deusku alkateak. Prozesu honetan, herritarrek parte hartzea gura dabe, eta ekarpenak egiteko aldia zabaldu dabe, garagarrilera arte. Lau Haizetara saioan emon deuskuz azalpenak.