Caritas, familientzako laguntza eske

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko eka. 18a, 00:00

Bizkaian, 12.000 lagun baingo gehiagori lagundu deutse Caritasek, 2013an. Aspaldion, guraso bakarreko familien beharrizana handitu da gehien. Laguntzea jaso dabenak, 1.629tik 2000ra igon dabe urtebetean. Caritasek dino beharrizanean dagozanen jatorria bardindu egin dala, eta prekariedadea luzatzen dagoela. Ana Sofi Telletxea Azterketa eta Garapen saileko buruak emon ditu azalpenak. Caritasen arabera, krisiaren eraginez, lanak indarra galdu dau gizarteratze eta inklusinoa arloan. Horrexegaitik, politika publikoak eskatzen ditue, bai lan arloan bai familia arloan. Ekonomia eredua aldatzea be ezinbestekoa da, Caritasen arabera. Pertsonea ardatz hartuta, eta ekonomia sozialaren bidetik jota.
Beste alde batetik, Itxarobideak Ireki lelopean ospatuko dau Korpus kanpainea, astegoienean. Bihar, barikuz, Karidade Eguna egingo dabe Santutxun. Zapatu-domekan, barriz, Bizkaiko 300 elizak hartuko dabe Korpus kanpainea. Caritas Bizkaiak 2.700 boluntario daukaz une honetan. %81 emakumeak.

 

Osorik irakurri