Muskizko El Pobal burdinola museoak hamar urteko ibilbide arrakastatsua ospatuko dau makina bat ekintzagaz. Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera-agenda zabal bat prestau dau. Bagilaren 14an hasi da egitaraua, eta hilaren 25era arte museoa debalde ikusi ahalko da. Domeka goizetan bisitaldi bi antolatuko ditue Muñatones gaztelura, irailaren 14ra bitartean.Bagilaren 21ean, Euskal Kostaldearen Museoen Eguna dala eta, bisita komentatuak eta erakusketak egingo dira euskal kostaldeko balea-ontzien munduari buruz.