Bilboko jaietarako konpartsa barria aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko eka. 19a, 00:00

 Bilboko Aste Nagusian lanean hasiko dan Zaparrada izeneko umeen konpartsa barria aurkeztu dabe gaur. Ume bakotxa ur tanta desbardina dalako Zaparrada konpartsea sortu dabe. Sustatzaileen arabera Bilboko jaietan umeentzako antolatzen diran ekitaldi ofizialetatik kanpo, oso dinamika eskasak prestetan dira adin txikikoei begira. Guraso eta seme-alaben arteko hartuemona euskaraz mantentzeko helburuagaz Zaparrada konpartsea Algara konpartsaren magalean jaioko da. Aurkezpena Maddi Piratak egin dau. Konpartsaren irudi lez GARTXOT filmeko Xune pertsonaia aukeratu dabe. Zaparradan izena emon gura daben gurasoek umegunea@zenbatgara.com emaila erabili ahalko dabe. Konpartsa honen lehenengo ekitaldia abuztuaren 17an domekaz arratsaldeko 17:00etan egingo dabe, kalejira zaratatsua hain zuzen be.

Osorik irakurri