Jata-Ondo Garapen Alkarteak eratu dau Txakolibusa, Euskadi Gastronomika-ren barruan. Helburua enoturismoa indartzea da. Arantza Madariaga BasqueTourreko zuzendariak nabarmendu dau Euskadik ezaugarri onak daukazala horretarako. Uribe aldea eta bertako txakolin upategiak ezagutzen emoteko urteerak eratu ditue. Txango bakotxean upategi bi ikusi ahal izango dira. Autobusak Bilbotik urtengo dau, goizeko bederatzi t'erdietan, eta arratsaldeko seiretara arte iraungo dau urteereak. Jokin Etxebarria Jata-Ondoko presidenteak emon ditu zehaztasunak. Txakolibusaren lehen osterea, bagilaren 28an izango da Larrabetzu eta Bakiora joango da. Prezioa 19 euro da nagusientzat, eta 10 euro 65 urtetik gorakoentzat eta gazteenentzat. Informazino gehiago, STI edo Servicios Turisticos Integralesen.