Mutil jaio eta neska sentitzen dan ume baten istorioa ezagutu dogu Lau Haizetara irratsaioan. Naianek sei urte daukoz orain, eta lau urtegaz argi eukan neska sentitzen zala. Ana Ramirez de Ocariz sexologoak azaldu deusku umetxo honen istorioa. Prozesu bat dala esan deusku Ramirez de Ocarizek, istorioa ez dala egun batetik bestera gertatzen.