Urkiolako parke naturalaren barruan, Akalarra inguruan aurkitu dabez aztarnak. Bertan haizeola bat egoala jakina zan arkeologoentzat baina ez eben itxaroten Bizkaiko zaharrena izango zanik.
Erromatarren sasoiko pieza batzuk aurkitu dabez gainazaletik hur eta gero haizeolearen aztarnak. Halan da be, aurrera begira labea non egoan jakin gura dabe eta horregaitik indusketak egiten jarraituko dabe.
Gaur egunera arte Bizkaian 170 haizeola aurkitu dabez. Akalarra ingurura doazenek orain bertakoa ezagutzeko aukerea be izango dabe informazino panel bat ipini dabe bertan eta.
Bizkaia Irratian Akalarrako aztarnategian lanean dabilen Javier Franco arkeologoagaz egin dogu berba.