Bizikletako pedalei eraginda: laranja ure

 Bilbon garagarrilaren 4an BIO-BIKE eguna ospatuko dabe. Bilboko 23 gaztek pentsautako ekimenaren helburua bizikletea erabilita energia sortzea izango da. Bilboko udalak bulktzatuta Areatzako antxinako kotxeratan uztailaren 4an eguerdiko 12etatik 8retara bitartean bizikleta bitxien erakusketea, 3 metroko altueran airean bizikletaz joango dan John Otazu artistaren ikuskizuna eta bestelako ugari egongo dira. Spininng elektrikoa egongo da, horren bitartez bizikletetan pedalkadak emonda energia sortuko dabe bertaratzen diran gazteek. Bizikleta bateko pedalei eraginda zukua egiten ikusi dogu BIO-BIKE egunaren aurkezpenean Sabin Anuzita, Bilboko gazteria zinegotzia.

Osorik irakurri