EHGAMek Urrezko Hirukia Mikel Trueba zine zuzendariaren azkeneko pelikuleari eta Goenkale telesailari emon deutsez. Gay, lesbianen, bisexualen eta transexualen nazinoarteko eguna izango da bihar. Durangon, Lekeition eta Bilbon besteak beste makina bat hitzordu egongo dira zapatuz: berbaldiak, tailerrak, manifestazinoak etabar luzea. Bilbon manifestazinoak arratsaldeko 8retan urtengo dau Moyua plazatik. EHGAM alkarteak urrezko hirukia Mikel Truebaren estreinau barik dagoan A escondidas pelikuleari emon deutso. Imanol Alvarez, EHGAMeko kideak azalpen danak emon deuskuz. Aurton salbuespen lez EHGAMek Urrezko Hiruki bi emon dauz batera. Beste saritua 20 urte bete dauzen Goenkale telesailarentzat izan da. Trapuzko Espartina El Correo eta Diario Vasco egunkariei emon deutsie. Joan dan urrian egunkari honeek NewYork-eko Euskal Etxeko presidente zan Aitzol Azurzaren bizitza pribaduari buruz kaleratutako informazinoa da kritika honen oinarria. EHGAMen ustez Vocento taldeak Azurzari buruzko informazino maltzurra modu sentsazionalista baten jorratu eban.