Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak aldarrikatzeko eguna da bagilaren 28. hau. Honen harira LAB sindikatuak lantokietan ipini gura izan dau arretea. 'Homofobiaren aurrean pauso bat aurrera lantokietan' izeneko gidea kaleratu dabe. Lantokietan homofobiari zelan egin aurre azaltzen dabe gida honetan.
Maria Apellanizek, sindikatuko batzorde sozialeko kideak, Bizkaia Irratian azaldu deuskunez, azken urteetan lantokietan emoten diran homofia kasu asko ikusi dabe. Sarritan gainontzeko lankideak be isilik gelditzen dirala azaldu deusku. Hori dala eta, kontzientziazino lana egiteko gidea kaleratu dabe.