Leizaola Fundazinoak Bilboko Udaleko kultura sailagaz batera antolatu dauz bisitak. Astero, eguenetan, Bilbon historia handikoak diran denda eta tabernak bisitauko dabez.
Saltokietako arduradunek sorrerearen barri emongo deutsie bisitan joaten diranei. Badagoz 1854an sortutako saltokiak be.
Bisitak arratsaldeko 18etan hasiko dira Arriaga plazan eta ordu biko iraupena izango dabe. Doakoak dira baina beharrezkoa da aurretik izena emotea lekuak mugatuak dira eta. Izena emoteko Leizaola Fundazinoaren telefonora, 94 421 30 31zenbakira, deitu behar da.