EAEan udan euskeraz ikasteko ehundaka euskaltegik eta dozenaka barnetegik euren ateak zabalduko dabez. Igazko udan 5.416 ikaslek urtaroa euskerea ikasteko aprobetxau eben. Udako ikasleen artean gehiena emakumeak izan ziran, %65 hain zuzen be. Ikasleen batazbesteko adina 34 urtekoa izan zan. Mailari jagokonez ikasleen %44k C1 edo hirugarren maila ikasten egon zan. Patxi Baztarrikak, Jaurlaritzako Hizkuntza Saiburuordeak euskeraz ikasteko gaur egun dagozan arrazoiak azaldu deuskuz. Euskaltegi edo barnetegietan igaz izena emon ebenen %58 bizkaitarrak ziran, gipuzkoarrak, arabarrak. Nafarroatik 123 lagun hurreratu ziran, Iparraldetik 18 eta espainiar estadutik 50 lagun. Lazkaoko Maizpide Barnetegiko zuzendariak Jon Urdangarinek barnetegietako aurtengo eskaintzea laburbildu deusku. Juan Carlos Murillo euskaltegi pribaduetako ordezkariak euskaltegietan udan be ikastaro trinkoak emoten dabezala gogorarazo deusku.