Basauriko EDESAko beharginek Txileko ECOMAC enpresearen eskaintzea gurago dabela azaldu dabe. Holantxik jakinarazo deutse administratzaile konkurtsalari eskutitz baten bitartez. Txiletik heldutako eskaintzak EDESAko produkzinoan lanpostu gehien bermatzen dauzen eskaintzea ei da. BFA, EDESAko langileak eta Txileko ECOMAC etenbako hartuemonetan dagozala jakin dogu. Kataluniako CATA enpresearen eskaintzan EDESA aitatzen da, baina Basauriko langileek dinoe ez dakiela CATAk, EDESA, marka lez baino ez dauen gure edo beharginak benetan kontuan hartuko dauzen. Bere sasoian EDESAk Basaurin 230 behargin eukazan, horreetatik %40 berkokatuta dagoz eta %60 berkokatu barik ondino. EDESAko langileek itxaroten dabe erosle barriak behargine guztiak Basauriko plantan jardunean ipintea. Hori da euren nahia. Epaileak uztailaren amaieran ebatzia publiko egingo dau. Exabier Arrietak EDESAko ahotseroaleak datu guztiak azaldu deuskuz.