Alboanek, gatazkarik gabeko teknologiaren aldeko kanpainea hasi dau. Telefono mobilek izkutetan dituen sekretuak argitu gura ditu Alboan gobernuz kanpoko erakundeak. Lau mineral: urrea, wolframioa, estainua eta tantalioa. Ehuneko 80 inguru, Kongoko ekialdeko meategietan lortzen dira, eta gero mundu guztira zabaldu. Bien bitartean, Kongoko gatazkeak 5 milioi hildako itxi ditu, eta milio bat pertsona inguruk aldegin behar izaten dabe urtean. Alboanek egoera hori salatzeko eta aldatzeko kanpainea hasi dau. Virginia Basurtok azaldu dauenez, kontsumitzaileok kontzientzieteaz gainera, legeak aldatu gura ditue. Ezinbestekotzat joten dabe mineralen bidea eta katea garbia izatea, kalterik eragin bakoak izatea.
Alicia Alemanel esan dauenez, laguntzea be eskatzen dabe Kongoko gobernua indartzeko, hango beharginak jabetzeko, eta enpresentzat. Beti be, gugana heltzen diran produktuak kalterik eragin bakoak izan daitezan.