Domekara bitartean Bilbon, GAMEGUNE, biodeojokoen Europa mailako txapelketan nazinoarteko 13 taldek hartuko dabe parte.
Europa mailako bideojoen lehikatarik ospetsuenetako hau orain arte Euskal Encounter ekimenaren barruan egon da eta orain aparte egitea erabagi dabe. Bilbora Alemaniako, Frantziako edota Suediako jokalariak etorri dira. Sarietan 20 mila euro bananduko dabez. Euskalteleko presidentea Alberto García Erauskin GAMEGUNEko aurkezpenean egon da. Kiroletako eta abenturazko bideojokoen txapelketek munduan 70 mila milioi dolarreko mogimendua eragiten dabe. Bilbon astegoienean lehian arituko diran 13 taldeen artean euskal ordezkariak be aurkitu doguz. Urtzi Urzelai jokalari horreetariko bat da eta bere taldeari buruz eta bideojokoei buruz egin deusku berba.