Arratsaldean zabalduko dauz ateak aurtengo BBK Live jaialdiak. Hiru egunetan zehar, punta puntako taldeak igaroko dira Kobetamendin ipini dabezan agertokietatik. Last Tour Internationaletik Ibai Villapunek Lau Haizetara irratsaioan aurtengo jaialdiari buruzko azalpenak emon deuskuz. Sarrera guztiak agortu dirala gogoratu deusku eta jaialdi honetan euren asmoa beti hemengo taldeei be aukerea emotea dala azpimarratu deusku.