Gaur hasi eta domekara arte Poesia egunak izango ditue Ean, Herrijerri emon Arnasa kultura taldeak antolatuta. Gabriel Arestiren eta bere "Harri eta herri" lana hartuko ditue ahotan, hasteko, Karmelo Landak eta Laura Mintegik. Horren astean makina bat ekitaldi domeka arratsaldera bitartean. Eako poesia egunak anitzak izaten dira, eta barrikuntzeari lekua egiten ahalegintzen dira, antolatzaileek esan deuskuenez. Horrez gain, urtean zeharreko poesia uztaren erakusgarri izaten ahalegintzen dira.