Bilboko itsasadarraren ondoan bost kilometroko zirkuitu bat egongo da. Nahi duten guztiek parte hartu leikie ibilaldian.
Euskal Herriko Unibertsitateko Estomatologia II Sailak eta Klinika Odontologikoaren Zerbitzuak zapatuan, uztailaren 12an, goizeko 11etatik aurrera, martxa herrikoi bat antolatu dabe ahoko minbiziaren aurka.
“Cuida tu boca-Evita el cáncer” da aurten aukeratutako lemea. Ibilaldiaren bidez herritarrak sentsibilizatzeko asmoa dago, hain zuzen, ahoko minbizia prebenitzea eta goiz detektatzea zein garrantzitsuak diren jabearazteko.
Gaisotasun honek Euskadin gizonezkoen artean dau intzidentziarik handiena. Euskadin, 100.000 gizonezkoen artetik 20k izaten dabe gaitza eta, batez be, tabakoari eta alkoholari lotuta dago.
Bilboko itsasadarraren ondoan bost kilometroko zirkuitu bat egongo da. Nahi daben guztiek parte hartu leikia ibilaldian.