90 urtegaz hil da makina bat lan egin eta gero. Bermeotarra jaiotzez, urte asko egin zituan Hondarribian bizi izaten. Sortzailetzat eukan bere burua eta holantxerik ulertzen eban artea. Artearen errefente handia izan da Nestor Basterretxea. Azken agurra gaur Donostian, ekitaldi zibil baten. Bere errautsak Izaro inguruetan eta Hondarribian zabalduko ditue.