Bilboko Aste Nagusiko jai ereduaren barri zabaldu gura dabe Bilboko Konpartsek, eta sukaldaritza lehiaketen bidez egingo dabe. Izan be lehiaketa herrikoi eta parte hartzaileak dira antolatzaileen esanetan. Kanpoko jentea lehiaketetara erakarten ahaeleginduko dira, bertoko kuadrilekin parte hartu daien. Horrez gain Slow Food mogimenduagaz bat egingo dabe. Abuztuaren 20tik 23ra txipiroiak prestau beharko dira, makailaua bizkaitar erara, makailaua pil-pilean eta marmitakoa. Ganera umeentzako arrantza eskolea be zabalik egongo da Aste Nagusian zehar.