Lantegi Batuak erakundeak zabaldu dau ezgaitasunen bat dabenek kudeatzen daben kafetegia. Zortzi lagun dabilz beharrean orain, lau neska eta lau mutil. Zortzirek dabe urritasunen bat. Ekimen honegaz ezgaitasundunak edozein lan egiteko gai dirala erakutsi gura izan dabe, normalean ostalaritzan ez dabelako lekurik eukiten. Bilboko Barroeta Aldamar kalean zabaldu dabe Diversity kafetegia.