Zeanurin Antonio Aldama margolari bizkaitarraren 40 margoko erakusketea zabalduko dabe gaur. Antonio Aldamak Zeanurin 40 bazter aukeratu eta paisaiak 40 koadrotan isladatu dauz eta horreek guztiak bertako kultur etxean atonduko dabez. Felipe Manterola argazkilaria zanaren erretratu batzuk be baliatu dauz Aldamak bere margoak sortzeko. Juan Inazio Olabarriak, erakusketako antolatzaileak, abuztuaren 8tik 17ra bitartean zabalik egongo erakusketarako gonbitea egin deusku.