Aste Nagusian ondo pasetako deia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko abu. 8a, 00:00

Aste Nagusiko txupinereak eta pregoilariak jaietan parte hartzeko eta ondo pasetako deia egin dabe. Itziar Urtasun Bilboko Jaietako zinegotziak aurkeztu ditu Loreto Errasti txupinerea eta Asier Garcia pregoilaria. Garcia Bilboko Gurpil Aulkiko Saskibaloi taldeko kapitana da. Errasti, Piztiak konpartsako kidea. Aste Nagusirako, 300 ekitaldi baino gehiago eratu ditue. Parte hartzeko eta errespetuz jokatzeko deia egin dau Urtasunek. Gainera, gogoratu eragin dau gune guztiak dirala irisgarriak eta egokiak urritasunak daukiezanentzat. Garciak aitortu dau ohore handia dala, bilbotar batentzat, pregoilari izatea. Errasti txupinerea Animalien Eskubideen Aldeko Mugimentuko kidea da. Zezenketen eta sokamuturren aurka dago. Baina, horri buruz berba egiteko aukerea gero egongo dala nabarmendu dau, Aste Nagusia pasau eta ostean. Jaietan, ondo pasetako deia egin dau. 

Osorik irakurri