Oinezko taldeekaz eta txakur-unidadeagaz batera, ia 400 polizia-agentek zainduko dabe uria 24 orduz.
Gidariak kontzientziatzeko prebentzio-kanpaina baten barruan, Udaltzaingoak alkoholemia eta drogen kontrolak indartuko ditu datozen jaietan.
Bilbao Turismoren bulegoek beren ordutegi zabala eukiko dabe Aste Nagusian, eta bederatzi jaiegunez oinezko bisita gidatuak eskeiniko dira.
260 lagun baino gehiago arduratuko dira garbiketaren operatiboaz eta horretako 60k Europa Parkearen garbiketa egingo dabe. Horretarako, 450 edukiontzi instalatuko dira jai-esparruotan.
Guztira, banakako 126 komun eta 25 pixatoki jarrita, orduko 18.000 erabilera bermatuko dira .
Trafikoan izandako aldaketak, Bilbobuseko ibilbideak edo Aste Nagusiko operatibo bereziei buruzko informazino guztia gaurtik aurrera hurrengo webgunean kontsultatu ahal izango da: www.bilbao-astenagusia.net.