Euskal Herriko Pentsugileen Elkarteak eraginkortasuna bilatu guran eta euren bezeroei erantzun egokiagoa emoteko asmoagaz bat egiteko prozesua aztertzen dabiz. Helburua datorren urterako prozesua amaituta eukitea eta ibilbide barriari ekitea da. Iñaki Sainz Miba kooperatibako ordezkariak azaldu deuskuz bategitearen arrazoiak.