Inguru ikusgarria da Omako basoa. Agustin Ibarrolaren lanik ezagunetakoa, artista bizkaitarrak 1983. eta 1991. urte bitartean margotu eban. Land Art korronte sortzailearen adierazpena da Omako basoa. Lan artistikoa naturara eroatea. Bizkaiko Foru Aldundiak toki hau bisitetako aukerea eskeintzen deusku astebururo.