Hau Pittu Hau konpartsearen Euskera saria jasoko dau UEMA-k. Euskera saria emonda, Udal Euskaldunen Mankomunidadearen lana goratu gura dau konpartseak. Ander Huidobro Hau Pittu Hauko kideak Lau Haizetara saioan emon deuskuz azalpenak. Eanahi zabalagoa be hartuko dau sari honek. Euskerearen alde, udaletan egiten dan behar guztia be aintzat eukiko dabe ta. Arratsaldeko lau terdietan hartuko dau Euskera Saria, UEMAk.