Aste Nagusiaren oso balorazino positiboa egin dabe Bilboko Konpartsek. Azken urteetako Aste Nagusirik onena izan dala baieztau dabe. Garrantzitsuena eraso sexisten salaketarik ez dabela jaso. Itziar Villafañez, Bilboko Konpartsetako bozeroalea. Aurten ez, baina datorren urtean txoznea eukiko daben Munduko Jendeak eta Trikimailu konpartsa barrien beharra nabarmendu dabe.
Bestalde Ibon Areso alkatea konpartsek antolatutako ekintzetara hurreratu izana be azpimarratzekoa dala esan dabe konpartsek. Nabarmentzekoa be goizeko ekintzetara eta lehiaketa gastronomikoetara gero eta jende gehiago hurreratzen dala.