"Burrukak" izenburupean antolatu dabe eguenean hasiko dan Getxophoto aialdia. Bertoko eta kanpoko egileen irudiak, era askotako burrukak erakusteko. Argazki nagusiak Portu Zaharrean eta Ereaga hondartza inguruetan erakutsiko dira, baina egongo dira ikusgai bestelako leku eta euskarrietan be: tabernetako posabasoetan, minen kontrako argazkiak beheganean ipinita eta abar. Ekitaldi osogarriak be eratu ditue. Zapatu honetan Gauplaza egingo dabe Algortako San Nikolas enparantzan, argazkien jaia. Berbaldiak eta bestelakoak be ez dira faltako. Abuztuaren 28tik irailaren 28ra egingo dabe aurtongo Getxophoto jaialdia.