Bilboko udalak kopuru hori emon dau. Bisitarien artean asko Txikigunera joandako gurasoak eta umeak izan dira. Txikiguneak jasotako bisiten kopurua %21 hazi da azkeneko hiru urteetan. Kontzertuetara 178 mila persona hurreratu dira, gehienak Abandoibarrako eskenatokira. Datorren urtean Europa Parkean kontzertu gehiago programetan ahaleginduko da udala. Aurten egon diran 4 kontzertuak baino gehiago. Euskal Museoan Erraldoi eta buruhandien erakusketea 11 mila eta 300 personek bisitau dabe eta bertso saioetara guztira 3 mila zale joan dira. Turismo bulegoetatik Aste Nagusian 27 mila turista igaro dira, hamen be igoerea egon da, %21ekoa hain zuzen be. Itziar Urtasun jaietako zinegotziak azaldu dau dana. Lapurrek igaz baino kartera eta telefono gehiago ostu dabez. Aurten, igazko Aste Nagusian baino 200 lapurreta gehiago izan dira. Bestalde Bilboko konpartsakaz indarrean dagoan alkarlana txalotu dau udalak.